Abian da 42 Urduliz, profil digitalen formakuntzara zuzendutako programazio-campusa

Fundación Telefónicak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 42 Urduliz izeneko ikastaroaren lehen edizioa aurkeztu dute. 42 Urduliz enpresek eta erakundeek eskatzen dituzten profil digital berrien formakuntzarako campusa da eta pedagogia iraultzaile batean oinarritzen da. Izan ere, campusa gamifikazioan eta berdinen arteko ikaskuntzan oinarritzen da. Ikuspegi parte-hartzailea da, irakaslerik eta eskolarik gabe, eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez ikasleei aukera ematen die beren sormena askatzeko.

42 Urduliz campusa Mecánica de La Peña zenaren bulego eraikinean dago eta lau hilabete eskasean 3.000 eskaera jaso ditu. 110 hautagaik bakarrik izango dute plaza; horietatik % 30 emakumezkoak izango dira eta % 90 Bizkaian bizi direnentzat izango dira. Ikasleen batez besteko adina 32 urtekoa da.

Campusean ikasleek “ikasten ikasiko” dute eta programazioaren esparrua jorratzeaz gain, gatazkak ebazten ere ikasiko dute. Gaitasun teknikoez gain, ahaleginak, frustrazioarekiko tolerantzia, gainditzeko gaitasuna eta talde-lana bezalako gaitasunak garatuko dituzte, gaur egun lan-merkatuan oso baloratuak eta funtsezkoak direnak.

Campusa erabat martxan dago, egunero 110 izangai baitaude campusera sartzeko behin betiko azken proba egiten. Campuseko izen-ematea zabalik dago etengabe 42urduliz.com webgunean. Prestakuntza doakoa da, ez dago adin-mugarik, eta ez da beharrezkoa ez prestakuntzarik ez aldez aurreko programazio-ezagutzarik.

Nazioarteko sarea

42 Urduliz 42 nazioarteko sareko kidea da. Sarean diren campus guztiek guztiz doakoa den formakuntza informatikoa eskaintzen dute. 42 sareko lehen campusa Parisen zabaldu zituen bere ateak 2013an. Gaur egun 36 campus daude 23 herrialdetan banatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.