Aniztasun sexualaren inguruko online ikastaroa

Kultura eta une historiko guztietan izan da sexu- eta genero-aniztasuna. Subjektu sexudunen berezko existentziari datxekion gertaera bat da, eta azken urteotan errealitate horri gero eta aintzatespen handiagoa ematen zaio.

Horren ildora, Gazteen Euskal Behatokiak ‘Aniztasun sexuala: gizon eta emakume izateko era anitzak’ ikastaroa antolatu du datorren ekainaren 1 eta 8rako. Ikastaroan, besteak beste, honako galdera hauei erantzuna ematen lagunduko da: Nola bermatu daiteke gazteek nahi eta sentitzen diren eran askatasunez adieraz dezaketela, arau berrietan erori gabe? Zer egin daiteke gazte esparruetan aniztasun hau balio moduan lantzeko?

Horrez gain, ikastaroak honako helburu hauek izango ditu:

  • Sexu- eta genero-aniztasuna ulertzea, artatzeko posible izateko
  • Jarrera eta jokabide arautzaileak (aniztasun kontrakoak…) ekiditeko, identifikatzeko eta horiei aurre egiteko gakoak aztertzea
  • Gazteen artean aniztasuna lantzeko esku-hartze indibidual eta komunitarioko esperientziak ezagutzea eta partekatzea, egon daitezkeen intersekzionalitateak kontuan hartuta.

Ikastaroa Ana Ramírez de Ocáriz Sorollak, EMAIZE Sexologia Zentroko dinamizatzaileak irakatsiko du. Ikastaro doakoa izango da eta 3 orduko bi saiotan banatuko da. Online formatuan garatuko da Zoom plataformaren bidez eta guztiz euskaraz izango da. Izena emateko epea maiatzaren 10ean irekiko da eta 18ra arte izango da zabalik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.