NGIk gazteen parte-hartze eredu berriak aztertu ditu

Nafarroako Gazteriaren Institutuak Nafarroako Gazteriaren politika publikoei buruzko II. jardunaldiak antolatu ditu. Bertan, hausnarketa gazteek gizartea eraldatzeko dituzten parte-hartze modu ezberdinetan oinarritu da. Lehenengo edizioan aipatu politikak 2030 Agendaren ikuspegitik jorratu ziren.

Jardunaldiaren xedea izan da Nafarroako Gazteriaren Partaidetza Diagnosiaren emaitzak aurkeztea eta aztertzea. Aldi berean, gazteek asoziazionismo modelo klasikoen aurrean dituzten iritziak, zailtasunak eta proposamenak jasotzeko topagune bat zabaldu nahi izan da, betiere, politika publikoetatik artikulatu daitezen eraldaketa soziala sustatze aldera.

Izan ere, Nafarroako Gazteriaren Partaidetza Diagnosia etorkizuneko gazte arloko politikak diseinatzeko tresna gisa erabil nahi da. Aldi berean, talde horren parte-hartzea ere sustatzeko. Jardunaldian, diagnosia landu duen Ion Erro izan da eta berea izan da hitzaldi nagusia. Errok azaldu duenez, Diagnosiak utzi duen ondorio nagusietako bat honako hau da: “Nafarroan gazteriaren partaidetza jasaten ari den pixkanakako jaitsieraren inguruko ideia nagusitzen ari bada ere, kontua da pertsona gazteen parte-hartze sozialean eraldaketa prozesu sakon baten lekuko izaten ari garela, hain formalizatuak eta egituratuak izango ez diren antolamendu moduetarantz”.

Gainera, mahai-inguru batean partekatu dira pertsona gazteen parte-hartze mota ezberdinak eraldaketa sozialaren ikuspuntua kontuan hartuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.