Europako Batzordeak diru-laguntzak eskainiko dizkie eremu publikoetan doako Wifia eskaini nahi duten udalei

Europar Batasunak konektagarritasuna sustatu nahi du. Europak 15 milioi euro bideratuko ditu eremu publikoetan (plazak, liburutegiak edo museoak) doako Wifia eskaini nahi duten udalentzako. Diru-laguntza programak Wifi4EU izena du eta laguntzak lortu ahal izateko, gutxienez, 30 Mbpseko abiadura eskaini beharko da. Horrek arazo bat sortu du Espainian; izan ere, bertako legearen arabera doako konexio publikoek ezin dute 0,25 Mbpseko abiadura gainditu, hots, Europak eskatzen duena baino 100 aldiz motelagoa. Dena den, kasu horretan salbuespen bat egingo da eta hala nahi duten udalek aipatu diru-laguntza eskatzeko aukera izango dute. Momentuz, jada, Estatuko 2.260 udalerrik eman dute izena Wifi4EU deialdian, hots, Espainian diren udalerri guztien % 30 inguru. Europan izena eman duten udalerrien batez bestekoa % 17koa da.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.